Ir al contenido principal

Entradas

Destacados

Haur Hezkuntzaren blog berria

ONGI ETORRI LASKORAIN IKASTOLAKO BLOG BERRI HONETARA!!
ZER MODUZ ZABILTZATE ETXE ALDETIK? GU ERE ETXEAN SARTUTA GAUDE ETA EGIA ESAN ASKO BOTATZEN ZAITUZTEGU FALTAN, ETENGABE GOGORATZEN GARA ZUEKIN. 


EGUN ARRARO HAUETAN ELKARRENGANDIK GERTUAGO SENTITZEKO TRESNA MODURA SORTU DUGU BLOG HAU. BERTAN, EGUNERO EGUNERO ETA ZINTZO-ZINTZO, IRAKASLEOK PROPOSAMEN EZBERDINAK ZINTZILIKATUKO DITUGU: ABESTIAK, IPUINAK, JOLASAK, ARIKETAK ...
NOSKI, BLOG HAU BIZIA ETA INTERESGARRIA IZATEKO ZUEN LAGUNTZA ERE BEHAR DUGU! ANIMATU ZUEK ERE ETXEAN EGITEN DITUZUEN JOLAS ETA BIHURRIKERIAK BESTE GUZTIOKIN PARTEKATZEN!
HORRETARAKO ZUEN TUTORE ERREFERENTEARI BIDALI BLOGEAN ZINTZILIKATU NAHI DUZUENA (EMAIL BIDEZ): ZUEK SORTUTAKO ARTELANAK, TXISTEAK, ABESTIAK... BURURATZEN ZAIZUEN EDOZER GAUZA LAGUNAK! GU ARDURATUKO GARA ZUEN LANAK BLOG HONETAN ZINTZILIKATZEN


💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙

Entradas más recientes