0-2


Kaixo!!
Blogari agur esateko unea iritsi da momentuz...gure eskerrik beroenak luzatu nahi dizkizuegu jarraian erantsi dizuegun bideo honen bitartez. Izan ondo eta muxu potolo pila!!! 

ESKERRIK ASKO!!

 💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙
 Kaixo!!!
Umeei izugarri gustatzen zaizkien maraka batzuk egitea proposatzen dizuegu gaurkoan, modu merkean, sartzen diozuen betegarriaren arabera, soinu desberdinak ezagutzeko aukera eskaini diezaiekezue....



💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙
 
FRUTAK
 Zeinen garrantzitsua den fruta jatea gure osasunarentzako!! Hona bideotxo bat modu dibertigarri batean fruten onurak ezagutzeko...a ze artista-kuadrila Ikastolako hezitzaileak!!




 💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙
Kaixo!!
Haurren motrizitate fina lantzeko aukera ematen du hurrengo proposamenak. Hartu kartoi pusketa bat, lehoi baten aurpegitxoa marraztu eta arropa zintzilikatzeko pintzak eta utzi lasai lehoiari ilea jar diezaion...


  💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙
Kaixo familia!!
Gure hurren adinean hainbat alditan esan dizuegun bezala, oso garrantzitsua da "trasbaseak" egiteko jolasak egitea. Beste gauzen artean, koordinazioa, motrizitatea, alderdi kognitiboa, interesa, arreta eta kontzentrazioa  lantzeko oso baliagarriak diren ekintzak dira.
Aurrez aukera desberdinak eskaini dizkizuegu eta gaurkoan beste aukera bat aurkezten dizuegu. Ura, ontzi desberdinak eta esponja bat dira behar dituzuen baliabideak. Ura ontzi batetik bestera pasatzeko baliabide gisa esponja erabiltzea da helburua. Probatu ezazue, ziur izugarri gustatuko zaiela...
ONDO PASA!!!!






 💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙

Etxean sortutako plastilinarekin jolastu nahi? Hona hemen aukeretako bat...


Zer behar dugu etxean plastilina egiteko?

-   Limoi zukua (2 koilarakada)

-  Legamia (katilu erdia)

-  Irakindako ura (katilu bat)

-  Gatza fina (katilu erdia)

-  Irina (2 katilu)

-  Olioa (2 koilarakada)

-  Janari koloreztatzailea (2 koilarakada) Azken hau aukeran, kolorea eman gabe ere haurrak berdin jolastu dezake eta


Nola egin?

Legamia, gatza eta irina nahastu. Irakindako ura, olioa eta limoi zukua gehitu. Osagai guztiak nahastu masa homogeneo bat lortu arte (kontuz nahastean, kontutan izan irakindako urarekin zabiltzatela, beroegi badago, pixka bat itxaron epeldu arte).

Asko itsasten bada, epeltzen utzi denbora batean eta ikusiko duzu masak gorputza hartzen duela. Momentu horretan, janari koloreztatzailea gehitu eta nahastu masak kolorea ondo  hartu arte.

Hotzgailuan gorde dezakezue film plastikoarekin bilduta egun batzuetan jolastu nahi bada.
Plastilinari eskuz nahi den forma eman diezaiokezu eta aukera izanez gero, gailetak egiteko formadun moldeak erabili ditzakezu edo eta sukaldeko koilarak eta sardeskak (haurraren adinaren arabera)...

Plastilinarekin egindako formak gorde nahi badituzu, labean berotuz gero figura hori lehortu egingo da.











 💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙

ARRANTZA ETXEAN

Zer behar dugu?

- Sukaldeko koilarak, iragazki txikiak, burruntzaliak…

- Plastikozko pelotak , legoko edo eraikuntzako piezak...

- Uretan arrantzatzen dituen objektuentzako ontzi bat. (Koloreka ordenatuta sailkatzea proposatu diezaiokegu horretarako gai bada behintzat)

- Bainuontzia, ontzi handi bat... urez beteta.

Haurrek urarekin zoragarri pasatzen dute eta asko ikasten dute honelako proposamenekin. Objektu bakoitzak flotatzen duen ala ez ikusiko dute, ur azpian geratzen diren objetuak hartzen saiatuko dira, begi-eskuen koordinazioa landuko dute koilararekin pelotak hartzerako garaian…


 💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙

Gelan abesten ditugun hainbat abesti entzun nahi?
 Klik egin jarraian eta abestu gurekin batera!!!

GELAKO HAINBAT ABESTI
 
💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙

Gaurkoan sailkapenak egiteko proposamen bat aurkezten dizuegu...koloreen bitartez sailkatzeko jolas bat. Ea gure txikiek asmatzen duten fitxa bakoitza bere etxean sartzen...


💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙 


TESTURA DESBERDINAK EZAGUTU OINEN BITARTEZ
Kaixo!!
Gogoan al duzue gure gelan testura desberdinetako alfonbrak izaten ditugula?
Haurrak oinutsik dabiltzanean, oinaren azalaren bitartez estimulazio eta ikaspen ugari jasotzen dituzte eta gu horretaz kontziente izanik, baliabide desberdinen bitartez hauek estimulatzen saiatzen gara, eta alfonbrak horren adibide dira.
Etxean testura desberdinak dituzten beste objektu batzuk erabili ditzakezue helburu berdina lantzeko, honako argazkietan adibide batzuk aurki ditzakezue…




💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙

Jon Eskola gure txikiak eta bere gurasoek, blogerako beren ekarpena egin nahi izan dute etxean askotan errepikatu duten ipuina gu guztiokin partekatuz. 
Aupa familia, artistak zarete!!! 
Eskerrik asko bihotzez!!!



💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙

Etxeko baliabideekin sortu daitekeen beste baliabide bat proposatzen dizuegu gaurkoan. Gortinatako uztailak ez badituzue, mototsak egiteko goma handiak, pultserak edo uztail forma duen edozein baliabide erabili dezakezue.



 💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙

Datozen egunetan bero handia espero da...ze iruditzen haurrak izotzarekin jolasten eta esperimentatzen jartzea? Haurrek tenperatura eta testura berriak ezagutuko dituzte, izotza urtzean ematen dituen aldaketak ikusi, koloreak, zaporeak...

Horretarako beharko ditugun baliabideak:
- Ura eta koloreztatzaile jangarriak
- Izotzak sortzeko molde desberdinak
- Oihal handi bat edo kartoia


💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙
GELATINAREKIN ESPERIMENTATU

Badira baliabide asko gure txikiek testura, tenperatura eta zapore desberdinekin duten esploraziorako eta esperimentatzeko duten sena garatzeko. Gaurkoan, gelatinarekin jolasten uztea proposatzen dizuegu. Beharko duzuen materiala; lurra babesteko oihal edo plastiko bat, koloreetako gelatina, kutxa, ontzi edo bandejak, koilarak...


💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙

Kaixo!!
Gaurkoan, koxkorrenentzako bikoteak bilatzeko jolas bat aurkezten dizuegu, txikienentzako sartu/ateratzeko erabili daitekelarik. Ikusi zertan datzan....

 
 💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙

PILOTEKIN JOLASTEKO

Gure adineko haurrek oso gogoko dute pilotekin jolastea, hauek sartu/ateratzeko edo izkutatu/agertzeko jolasetan orduak ematen dituzte eta beraien garapenerako oso onuragarriak dira gainera. Horretarako, oso aproposa izan liteke mota honetako baliabide bat sortzea. Kutxa handi bat hartu eta nahi bezala apaindu dezakegu, umeak dituen gustuen araberako irudia sortuaz (animaliak, kotxe edo traktore bat, etxetxo bat...). Atera zuen barruko artista eta animatu zaitezte horrelako zerbait sortzera!!




 💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙

 ALTXORRAREN SASKIA 2

Aurreko batean aipatu genizuen bezala, haurrek inguruan dituzten objetuak manipulatu eta miatzeko beharra dute, mundua ezagutzeko bere bidea horixe baita. Haurreskolan asko erabiltzen dugun teknika da altxorraren saskiarena, honek aukera ugari eskaintzen baitizkie gure txikiei.
Altxorraren saskian, etxean izan ditzakegun materialak jartzen ditugu. Testura, forma, tenperatura... desberdinak dituzten objetuak jartzea komeni da, zenbat eta material desberdinagoak jarri, geroz eta aberatsagoa izango da haurrei egiten diegun eskaintza. Zentzumenak eta miatzeko sena garatzen ditu ekimen honek, jakin-mina hareagotzen du, objetuen ezaugarriez jabetzen hasiko dira eta begi-aho-esku koordinazioa garatzen da. Noiz behinka saskiko objetuak aldatzea komeni da, haurraren interesa eta jakin-mina mantentze aldera.





 💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙

LABERINTOA

Etxeko txikienen interesa eta kuriositatea piztea dute helburu laberintoek. Aldi berean, haien mugimendua, oreka eta koordinazioa lantzea ahalbideratzen dute. Agertu/desagertu jolasaren bitartez, gure haurrek denbora eman dezakete honelako jolasetan, espazioarekiko duten ikuspegia eta beraien gorputz-eskema garatzen duten bitartean.



💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙

Animaliak:
Animaliak asko gustatzen zaizkigu, eta abesti asko ezagutzen ditugu animaliekin, baietz?
Baina, ba al ditugu animaliak etxean? Mmm..ez dut uste!
Begira zein erraza den kartoizko tuboekin animaliak egitea! Animatzen al zarete? Gehien gustatzen zaizuen animalia egin dezakezue!
Eta ondoren, animatzen bazarete... ipuintxo bat egin dezakezue! Animatu!!


 💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙

Kaixo familia!
Gaurkoan etxeko txikientzat proposamen bat luzatuko dizuegu.
Etzanda dauden txikitxoak ere mundua ezagutu eta esploratzeko gogoz egoten dira, eta gu beraien postura hori errespetatuz, euren beharretara egokitzen den materiala sortzen saiatzen gara.
Honako panel hau: soinu, itxura, kolore, goxotasun, zakartasun, gogortasun...ezberdinez osatua dago. Etxean dugun materiala erabiliz, haurren zentzumen guztiak pizteko asmoz.
Material ezberdinak erabili ditzakezue honetarako, hori bai, kontuan izan beti haurren segurtasuna bermatzen dutela. Txikienek esku eta oinez gain, ahoa erabiliko bait dute mundua ezagutu eta esperimentatzeko.  
Bideo labur honetan beraz gure proposamena.
Asko eskertuko genizueke etxean proba egitera animatzen zaretenok argazki eta bideoak bidaltzea.
Muxu eta besarkada erraldoiak!!!





💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙


ONTZI SENTSORIALAK

Zer garatzen du haurrak honekin?
Motrizitatea, esplorazioa eta aurkikuntza,  arreta eta interesa…

Zer material behar dugu?
-          Tapa daukan edozein poto edo ontzi.
-          Zuloak egiteko guraizeak.
-          Koloreetako zintak edo sokak.
-          Zarata egiten duten objektuak: txintxarriak, pilota txikiak, giltzak, uztai txikiak, …
-          Kola, korapiloak ez askatzeko (nahi izanez gero)

Nola sortu?
Ontziari zuloak egin behar dizkiogu koloretako zintak sartzeko. Zintei korapiloa egin zuloetatik atera ez daitezen. Zinten muturrean zarata egiteko tresnak lotu. Haurrak zintetatik tira egingo du zarata ateraz.



💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙

Ahotsak berotzen hasi familia, gaurkoan gelan asko abestu eta dantzatzen dugun abesti bat aurkezten dizuegu eta..."Han zeuden" abestia. 


💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙

Etxeko txikienentzako pare bat proposamen luzatzen dizkizuegu gaurkoan... 





💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙 
Seguru etxea hankaz gora ipini duzula dagoeneko... bada lasai-lasai egoteko unea, ez zaizu iruditzen?
Ea ba, eseri, adi-adi entzun, eta gozatu "LEA erlea"-ren ipuinaz!


💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙 
 
KOLORETAKO ZINTAK

Gure txikiek manipulatzeko objetuak behar dituzte, testura desberdinak dituztenak eta jolasteko eta erabiltzeko aukera desberdinak eskaintzen dituztenak. Gaurkoan sortzea erraza den baino umeentzako gustagarria den jostailu bat sortzea proposatzen dizuegu...

KOLORETAKO ZINTAK 

💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙 



LIBURUAREN EGUNA

GAUR, APIRILAK 23, LIBURUAREN EGUNA DA ETA HORREGATIK IKASTOLAKO LANGILEOK BIDEO BAT OSATU DUGU GURE ETXEETAN ATERATAKO ARGAZKIEKIN. ZUEI GUSTATZEN AL ZAIZUE IRAKURTZEA? MUNDU BERRIAKI EZAGUTZEA? EMOZIOZ BETETAKO ISTORIETAN MURGILTZEA? 

LIBURUAREN EGUNA

HEMENTXE IPUIN PARE BAT  ERE ELKARREKIN GOZATZEKO

HATZEN IPUINA

TXIMELETA BELARRIAK

💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙

NON DAGO PILOTA?

Gure txikientzako oso garrantzitsua da "objetuak desagertu-agertu" jolasetan aritzea, atxikimendua lantzeko modua delako. Hona hemen oso jolas aproposa horretarako.
Klik egin jolasaren izenean...


NON DAGO PILOTA?

💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙  

MARGOEKIN JOLASEAN

Ziur gaude maiz pasatzen zaizuela burutik zuen txikieri tenperak gustura emango zenizkiotela nahi bezala margo dezaten, baino naturala den bezala ahora sartu eta kalte egingo dion beldurrez ez zaretela ausartu. Ba hona hemen aukera bat haurrei margoak eman eta ahora eramaten lasai uzteko...
  

Zer garatzen du haurrak?

Motrizitate fina, begi-eskuaren koordinazioa, testura eta zapore ezberdinen esperimentazioa, gorputzaren posizio aldaketak, esperientzi honek sor ditzazkeen aurkikuntzak.


Zer behar dugu margoak egiteko? (2 aukera)

-       Ura, legamia eta elikagai- koloreztatzaileak.

-       Jogurta eta elikagai- koloreztatzaileak.
Osagaiak nahastu eta lurra babestu plastiko edo ohial batekin. Papera jarri gainean eta utzi umeeri nahi bezala margoak erabiltzen...ez ahaztu zikindu egingo direla, beraz, haurra biluztu edo zikidu dezakeen arropa erosoa jantzi.

💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙

ONTZI SENTSORIALAK



Zer garatzen du haurrak honekin?
Motrizitatea, esplorazioa eta aurkikuntza,  arreta eta interesa…

Zer material behar dugu?
-         - Tapa daukan edozein poto edo ontzi.
-         -  Zuloak egiteko guraizeak.
-         -  Koloreetako zintak edo sokak.
-          - Zarata egiten duten objektuak: txintxarriak, pilota txikiak, giltzak, uztai txikiak, …
-         -  Kola, korapiloak ez askatzeko (nahi izanez gero)

Nola sortu?
Ontziari zuloak egin behar dizkiogu koloretako zintak sartzeko. Zintei korapiloa egin zuloetatik atera ez daitezen. Zinten muturrean zarata egiteko tresnak lotu. Haurrak zintetatik tira egingo du zarata ateraz.


 💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙

ZENTZUMENEN KUTXAK


Zer garatzen du haurrak?

Motrizitate fina (eskuak eta hatzak), begi-eskuaren koordinazioa, testurak, material ezberdinen ezaugarriak eta beraien aukerak ezagutzea.


Zer behar dugu?

-       Objektu naturalak (makiltxoak, kontxak, harriak, lastoa, hostoak, pinaburu txikiak …)

-       Ponpoiak, txitxirioak, makarroiak…

-       Goilarak (handiak, txikiak…), plastikozko edalontziak, silikonazko moldeak eta botilak.


Kutxa haundi batean bildutako materialak jarri, ahal den neurrian modu erakargarri batean eta sailkatuta (koloreen, kopuruen, jatorria, testuren arabera adibidez). Haurrari utzi lasai jolas dezan material hauekin berak asmatu bezala. Oso garrantzitsua da haurrei EZ  "erakustea" zer egin behar duen material horiekin, utzi berari esperimentatzen nahi bezala, jolasten, asmatzen, puskatzen, sortzen, nahasten...Izugarri ikasten dute modu honetara...esperimentatzen, probak egiten, huts egiten, batetik bestera pasatzen, betetzen, husten...


 💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙 

ANIMALIEN ABESTIAK

 Gaurkoan beste abesti batzuk proposatzen dizkizuegu, Elefantearen abestiarekin hasita, gelan hainbestetan abesten eta antzezten duguna umeekin, beste animali batzueri ere abestuko diegu. Ez ahaztu abestiak keinuez laguntzea, ederki dakite gehienak zein diren koreografiak. Ondo pasaaaaa!!!



💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙

TESTURETAKO ARTE-LANA


Zer behar dugu?

- Liburuak forratzeko erabiltzen diren plastiko papera buelta emanda, hau da, itsasten duen aldea kanpo aldera. Etxean hau ez baduzue, sukaldeko film gardena erabili dezakezue kola igurtzita.

- Zelo lodi xamarra plastiko papera paretera itsasteko.

- Koloretako paperak, kartulinak, lumak, ponpoiak, zuhaitzetako hostoak, makiltxoak, lekaleak…


Haurrak sortuko duen arte-lan hau paretean edo leihoan jarri dezakegu. Leihoan jarri ezkero, joku gehiago emango du eguzkiaren argitasunarekin objetuek sortuko dituen itzalekin. 


💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙
 
ZENTZUMENAK LANTZEKO BOTILAK

Gelan zentzumen desberdinak lantzeko botilak izaten ditugu eta ziur zuek ere askotan ikusi dituzuela zuen seme-alaben esku artean bere bila etorri zaretenean. Erraza da hauek egitea etxean aurki ditzakegun materialekin, animatu zaitezte egitera umeei asko gustatzen zaizkie eta!!

Zer behar dugu?
- Plastikozko botilak
- Kola
- Ura koloreztatzeko tenpera edo elikagai koloreztatzailea
- Objetu desberdinak: arropetako pintzak, pelotatxoak, panpinak, purpurina, kortxoak, zintzarriak, harritxoak, lekaleak
  
Botilak aukeratu dugunarekin bete eta tapa jarri aurretik, oso garrantzitsua da tapa jartzen den lekua ondo lehortuta egotea, bestela, denborarekin kola askatu egingo da. Tapa kolarekin ondo igurtzi eta itxi, kola lehortzen denean prest egongo dira botilak umeen eskuetan uzteko. Ondo pasa!!!!
 
 💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙


POTEEKIN JOLASTU ETA IKASI

Oso garrantzitsua da gure txikien esploraziorako sena garatzea, beraien kuriositatea piztea eta interesa hareagotzea. Horretarako, oso lagungarriak dira etxean aurki ditzakegun poteak eta materialak erabiltzea; objetuak gorde/atera, desagertu/agertu, izkutatu/aurkitu...


Zer behar dugu?


- Tapa duten boteak, bertan tamaina eta forma desberdinetako zuloak egiteko.

- Kortxoak, makiltxoak, txartelak edo kartak, ponpoiak, giltzak, harriak, arropetako pintzak, kortinen aroak … 

Soinu ezbedinak egiten dituzten objektuak erabili ditzakegu, horrela, potean objetuak sartu eta astintzean jolasa aberatsagoa izango da.


💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙

Gaurkoan, gelan maiz abesten ditugun bi abesti aurkeztuko dizkizuegu. Sekulako arrakasta izaten dute, beraz, animatu zuen seme-alabekin abestera!!! 
🎶 🎶 🎵 🎵 🎶 





💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙


GAZTELUA

Etxean hainbeste denbora pasatzen dugun honetan, oso garrantzitsua da noizbehinka norberak bere espazioa izatea, helduen kasuan bezalaxe, umeen kasuan ere. Beraz, zuen txikiek beren espazio propioa izan dezan gaztelutxo bat egitea proposatzen dizuegu gaurkoan.

Zer behar dugu?

- Kartoizko kutxa haundi bat
- Zelo
- Guzaizak
- Apaintzeko papera, margoak edo gometsak
- Metroa
- Soka
- Errotulagailu edo boligrafoa





💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙


Kaixo!!

Askotan gurasoak gerturatu zarete guregana umeei abesten dizkiegun abestiengatik galdezka, gelan abesten ditugun abestiak zein ote diren asmatu ezinik zabiltzatelako umeei entzundakoa errepikatu nahian. Ba bloga abesti guzti hauek partekatzeko baliabide bikaina izan daitekeela uste dugu, beraz, pixkanaka gehien erabiltzen ditugun abestiak eskainiko dizkizuegu. Hona hemen lehenengo abesti sorta, otorduen aurretik edo bitartean umeekin batera abesten ditugunak...ON EGIN!!!





💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙

ZULOETATIK PASAZ


Etxean daukagun materialarekin erraza da gure txikientzako entretenigarriak diren jostailuak sortzea. Gaur proposatzen dizuegunarekin, haurren motrizitatea finduz dijoa eta konzentrazio momentuak haunditu.


Zer behar dugu? (3 aukera)


- Zulatuko dugun esne kaxa eta pajitak.
- Iragazkia eta espagetiak edo sokak.
- Komoneko edo sukaldeko paperaren tutua eta pajitak.

Koloreak bereizten baditu, zulotxo bakoitza kolore batez margotu ditzakegu, haurrak pajitak dagokion koloreko zuloan sar ditzan.



💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙

Egun on!!!
Gaurkoan umeen artean arrakasta handia duen jostailu bat sortzera animatu nahi zaituztegu... KARRETILA bat!!
Adin hauetako haurrei izugarri gustatzen zaie gauzak alde batetik bestera garraiatzea, eta zer hoberik beren tamainako karretila bat baino!! Ikusiko duzue zenbat gustatuko zaien...

Zer behar dugu?
- Kartoia
- Guraizeak eta kuterra
- Zerra
- Zelo eta kola
- Erratzaren kirtena edo makilak
- Gurpilei forma emateko CD bat



💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙

Aisss...gure ttikiek hain gustuko duten ipuina jarri dugu gaurkoan...izugarri gustatzen zaie ipuin hau eta behin eta berriz kontatu behar izaten dugu. Bakoitza gure etxean bagaude ere, gurre ttikiek ikastolaz ahaztu ez daitezen, hona gelan daukagun ipuinaren irudiak...




💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙

MUSIKA TRESNAK 

Etxean ditugunekin ez da hain zaila gure ttikientzako musika tresnak egitea, honako bideoan esandakoak jarraitzen badituzue, danbor edo/eta maraka bat egin ditzakezue. Bi musika tresna baten!! Utzi zuen musikari senari ateratzen eta gora bihotzak!!!



💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙

TUTUEKIN JOLASEAN

Jolasik sinpleenak ere sekulako ikasketa dira gure txikientzako...gaur proposatzen dizuegun jolasarekin haurren motrizitatea, begi-eskuaren koordinazioa lantzen dugu, bere gorputzaren ezagutza hareagotu, eta nola ez, esplorazioa, arreta eta interesa jorratzen dira.

Zer behar dugu?

- Komoneko edo sukaldeko paperaren kartoizko tutua.
- Bolatxoak, ponpoiak, jostailu txikiak …
- Zinta edo zeloa

Nola sortu
Tutuak zein ibilbide egitea nahi dugun pentsatu behar dugu (ilaran jarri edo zirkuitu batean…), zelo edo zitarekin paretan itsatsi eta utzi zuen haurrei asma dezaten nola jolastu nahi duten tutuekin... 







💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙

OGI TXIGORTUAREKIN ESPERIMENTATZEN

Kaixo!! Hurrengo proposamena ogi txigortuarekin jolastean oinarritzen da...haurren zentzumenak lantzea du helburu beraien sormena garatzen den bitartean. Haurrei ikertzeko eta esperimentatzeko aukera ematerakoan, beraien hipotesi eta ondorio propioak sortzeko aukera ematen diegu ondo pasatzen duten bitartean; zer gertatzen da iragazki desberdinak erabiltzen baditut?, edo tamaina desberdineko ontziak erabiltzen baditut ogia batetik bestera pasatzeko?, Zer gertatzen da ogia enbututik sartzen badut?...
Ikusi gure Perutxo zeinen ederki ibili den jolas honekin eta zenbat gauza ikasi dituen bere kaxa jolasten utzita!!



Zer materiala behar dugu?
- Bainuontzi bat edo kutxa/ontzi haundi bat
- Ogi txigortua
- Etxean topatutako tresnak: iragazkiak, enbutuak, ontzi txikiak, goilarak, palak...
- Lurra babesteko manta edo esterila

Nola sortu?
Lurean manta zabaldu eta gainean ontzi edo bainuontzi batean ogi txigortua bota. Aldamenean edo ontzi barruan bertan, etxean izan ditzakegun tresna desberdinak jarriko ditugu, haurrak berak nahi bezala erabili ditzan. 



💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙
ARMIARMA SAREA

Modu erraz batean gure txikiek jolasteko aukera ematen duen jolasa...jostailuak itsatsi, askatu, distantzi batetik bota, zulo tartetik sartzen saiatu, azpitik pasa...
Hori bai, kontutan izan gela batetik bestera pasatzeko beharra baldin baduzue bertan itsatsita geratu zaitezketela...
Zer garatzen du haurrak jolas honekin?
Motrizitatea, begi-eskuaren koordinazioa, bere gorputzaren ezagutza, esplorazioa, arreta eta interesa …
Zer materiala behar dugu?
- Karrozero zinta
- Plastikozko pilotak, puxikak, panpinak, objektu txikiak … (zintan zerbait itsatsita geratuko den materiala)


2.ALDAERA

Tankerako beste jolas bat da hurrengoa...
Haurrak jostailuak sartu, atera, zintzilikatu, korapilatu...aukera desberdinak eskaintzen ditu aldaera honek.

Zer materiala behar dugu?
- Arropa zabaltzeko kuboa, zuloz betetako kaxa …
- Haurrari gustatzen zaizkion jostauli txikiak eta ertainak.
- Artilea, soka, zinta bat …

Nola sortu?
Jostailuak sartu kaxan. Artilea kaxaren zulo batetik bestera pasa armiarma sare bat sortuz.
Haurrari gustatzen zaizkion jostailuak erabili, horrek bere interesa gehiago piztuko dio eta ekintza horretan denbora gehiago igaroko du.


💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙

IRINAREKIN JOLASEAN

GAURKOAN ESKUAK ZIKINTZEKO GOGOZ DAUDEN TXIKIEN TXANDA DA. ESPERIMENTAZIO SAIO MODUAN EGIN IZAN DUGU GELAN ETA ASKO GOZATZEN DUTE. GURE ADIBIDEA TERRAZA BATEAN EGINDA DAGO, NORBERAK ETXEAREN ARABERA ANTOLATU DEZAKE SAIOA. ETXE BARRUAN EGIN NAHI EZKERO, ALDIZKARI EDO EGUNKARIAK JAR DITZAKEZUE LURRA BABESTEKO.

MATERIALA:
- IRINA
- GATZA
- URA

ZER EGIN?
ONTZI BATEAN IRINA JARRIKO DUGU ETA GERO BESTE ONTZI BATZUETAN GATZA ETA URA. HAURREI UTZIKO DIEGU OSAGAI GUZTIAK NAHASTEN ETA HORRETARAKO SUKALDEKO TRESNA EZBERDINAK UTZIKO DIZKIEGU ESKURAGARRI.

ZIUR TXIKIEKASKO GOZATUKO DUTELA ... ETA GERO GARBIKETA ERE DENON ARTEAN EGITEA ONDO LEGOKE! 

ANIMATZEN BAZARETE IZUGARRI ESKERTUKO GENUKE BIDEO ETA ARGAZKIAK  BIDALTZEA, ELKARREN BERRI IZATEKO MODU PAREGABEA IZANGO DA ETA.

BESARKADA ETA MUXU ERRALDOIAK!!




Comentarios

Entradas populares