2 URTEKOAK

Kaixo!!
Azken bideoa zintzilikatuko dugu gaurkoan, eskerrak emateko eta etapa honi amaiera emateko agur-bideoa. Jarraitzaile sutsuak izan ditugu zuen artean eta bihotzez eskertzen dizuegu. Ilusioz prestaturiko proposamenak luzatu dizkizuegu hilabete hauetan baina atseden hartzeko unea iritsi da aro digitalari dagokionean behintzat. Hurrengo ikasturtea prestatzen dihardugu, eta espero dugu aurtengoa baino oparoagoa izango dela eta duela hilabete bezela elkarrekin gozatzea. Bitartean, ondo, ondo pasa eta uda zoragarria izan!!!! Muxu potoloak!!!
 


 💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙 

Zuek ura gustuko duzue? Ba gaurko ipuintxoan aurkeztuko dizuegun krokodriloari ez zaio batere gustatzen...ikusi nahi?



💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙 
  
Gaurkoan, objetuak duten kolorearen arabera sailkapenak egiten jolastea proposatuko dizuegu. Hona adibide bat...

 
💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙  
 
FRUTAK
 Zeinen garrantzitsua den fruta jatea gure osasunarentzako!! Hona bideotxo bat modu dibertigarri batean fruten onurak ezagutzeko...a ze artista-kuadrila Ikastolako hezitzaileak!!





💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙

Kaixo!! Eguraldi gris honi kolore pixka bat ematearren, hona hemen gelan abesten ditugun abestitxo batzuk...GOZATUUUU!!! 
Klik egin jarraian..

 
💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙

ESPERIMENTAZIO KUTXA


Zein ondo pasatzen duzuen lagunak zuloetatik objetuak sartu eta atera, tapoiak irekitzen/ ixten,...
Jarraian esperimentazio kutxa egingo dugu.
Lehenik eta behin materiala prestatuko dugu:

  • Kartoizko kutxa haundi bat
  • 2 esne pote
  • Sukaldeko zein komuneko paperaren tutuak
  • Esne poteen tapak
  • Ipurzapiek gainean izaten duten tapa
  • Kola
  • Guraizeak
  • Etxean dituzuen palillo, makiltxo, pajita, lokarri edota soka ezberdinak
Kartoizko kutxari alde bateko tapak moztu guraizeekin.


Kutxa horretan, esne poteen eta ipurzapien tapak itsatsi kolarekin. Ondoren kutxan bertan zuloa egin.

  
 Esne poteak neurri ezberdinetan moztu eta barruan zuloak egin.


 Jarraian kutxan itsatsi.


 Orain sukaldeko zein komuneko tutuak hartu eta neurri ezberdineko zuloak egin.


Hauek ere kutxan itsatsi.

 
 Dagoeneko prest dugu esperimentazio kutxa! Modu erakargarrian aurkeztu eta gozatzera!!! 



IZAN ONGI!!!

BESARKADA GOXO BAT GUZTIONTZAT!!!

💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙
Kaixo lagunak!
Aspaldi ez dugula hamaiketakoa elkarrekin jaten. Gogoratzen duzue hamaiketako unea? Batzuetan gailetak jaten, besteetan fruta ezberdinak... Ba bideo honetan hamaiketako osasuntsua modu dibertigarri baten egitea proposatzen dizuegu.
Ea animatzen zareten!
On egin!!



💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙  


KOLOREEN ABESTIA
Kaixo lagunak!!
Koloreen abesti bat ikasi nahi? Adi, adi entzun ba jarraian abestuko dizueguna...klik egin jarraian
KOLOREEN ABESTIA 

💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙
TOMATEA LANDATZEN


Gaurkoan tomate landare bat landatzea proposatzen dizuegu.


Lehenik eta behin materiala prestatuko dugu:
  • Aurreko eguneko esperimentazioan erabilitako lurra.
  • Tomate landarea
  • Lorontzi bat
  • Ura botatzeko ontzia



Lorontzia lurrez bete.
 Erdian zulo bat egin. 
 Orain tomate landarea zuloan sartu.
 Lur gehiago bota guztia estatzeko eta ureztatu.

 Listo! Orain eguzkitan goxo goxo jarri eta ea tomaterik ateratzen den jan ahal izateko! 


Aukera zabala duzue! Zuek erabaki zer erein edo landatu nahi duzuen.


IZAN ONGI!!!


BESARKADA GOXO BAT GUZTIONTZAT!!!
 💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙

KOLOREKA SAILKATZEN


Egun on lagunak!
Zer moduz zaudete? Garkoan koloreak sailkatzeko jolas bat proposatzen dizuegu, baina aurretik, eskulan txiki baten bidez jolasa sortu beharko duzue.
Ondo izan!!
 KLIK EGIN JARRAIAN

 KOLOREKA SAILKATZEN

 💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙

LURRAREKIN ESPERIMENTATZEN


Lurrarekin saltsan ibiltzeko prest?Aurrera orduan...


Lehenik eta behin beharrezko materiala prestatuko dugu.
  • Lurra
  • Guraizeak
  • Burruntzalia
  • Goilara handi eta txikiak
  • Metalezko ontzi ezberdinak
  • Jogurt poteak
  • Etxean dituzuen plastikozko ontziak
  • Esne kaxak
  • Jaboi ontzia
  • Arrautza kaxa
  • Kaxa haundi bat

Orain jaboi eta esne kaxak moztu ontziak sortzeko.

Lurra, kaxa barruan sartu. 


 Orain modu erakargarrian guztia eskeini eta gozatzera!


IZAN ONGI!!!
BESARKADA GOXO BAT GUZTIONTZAT!!!
  
 💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙

Mahai-jolasen bat sortu nahi? Koloreekin jolasteko aproposa izan leike domino bat sortzea eta jolasaren dinamika menperatzen dutenean, zenbakiekin jolasean hasi gaitezke ere...



 💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙

 Kaixo!!!
Koloreekin esperimentu txiki bat egiteko prest?
 
 
 💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙

Kaixo!! Eguraldi bikaina daukagu egun hauetan eta zuhaitz eta landareak zoragarri daude. Zuhaitz ipurdietan aurkitzen ditugun hostoekin marrazkitxo bat egitea proposatzen dizuegu gaurkoan. Ikusi zeinen arte-lan politak egin ditzakegun...



 💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙
Marrazki berdina behin eta berriz margotzeko aukera ematen duen proposamena azalduko dizuegu jarraian...ikusi, ikusi!!


 💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙

Udaberria iritsi da eta lore eta landareak polittenean daude. Etxeetan baratza txikiak geroz eta gehiago ikusten ditugun honetan, zer iruditzen dilista landareak jartzen baditugu umeekin batera? Oso ohikoa da eskoletan egitea umeek prozesu guztia zuzenean behatzeko aukera izan dezaten. Erraza da eta asko ikasten da, animatu proba egitera!!!



💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙

 Denbora dexente da Ikastolara etorri ez zaretela eta gure geletako txokoak ikusi ez dituzuela. Denbora dexente da hainbestetan errepikatzen ditugun abestiak gure ahotik entzun ez dituzuela. 
Ikusi gaur aurkezten dizuegun bideotxoa eta gozatu gurekin batera!! 


💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙
 
Datozen egunotan bero dexente egingo duela iragarri dute. Zer iruditzen elurraren itxura duen baliabide bat sortzen badugu jolasteko?



 💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙
 
PAILAZOAREN SUDURRA

Egun on!! Pilotekin jolastea gustuko duzue? Hona ba esku-lantxo bat umeen motrizitatea, koordinazioa eta arreta lantzeko...zuek ere zuen trebetasunak neurtu ditzakezue jolas honekin, proba ezazue!!


 💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙

Kaixo!!
Gaurkoan, gelan hainbestetan errepikatu dugun ipuina kontatuko dizuegu. Gogoan al duzue "Potx"-en ipuina? Entzun, entzun..."Binbilin, bonbolon, ipuin hau, hastera doa..."



  💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙

Kaixo kuadrila!
Hemen gaurko proposamena. Izozkiak gustukoak dituzue? Jolas honetan, izozkiari bolak ipini beharko dizkiozue, baina, ez edozein modutan. Orri zurietan duzue izozkien bolak jarraitu beharreko segida.
 


 Asko jolastu eta ondo pasa!! Ez ahaztu zuen izozkiak erakusteaz!

 💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙

BIKOTEAK BILATZEN

Kaixo!!

Gaurkoan bikoteak bilatzeko jolas bat proposatuko dizuegu. Beharko duzuen materiala etxean izan ditzakezuen galtzerdiak dira. Umeentzako jolasa izateaz gain, galtzerdiak txukuntzeko aitzakia izan leike!!



 💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙

MAKILEKIN JOLASEAN

Kaixo lagunak!! Hona izozkientzako makilak erabilita egin dezakezuen jolasa. Gure haurrek, esku-begien koordinazioa, koloreak, espazioaren nozioa, logika eta sormena landuko dituzte jolasten duten bitartean. Horrelako makilik ez baduzue ere, beste edozein material erabili dezakezue, hala nola, zuhaitzetako makilak, eraikuntzetako piezak...




 💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙
ARGIAREKIN ESPERIMENTATZEN

Kaixo lagunak!
Ikastolan ederki ibili zineten esperimentazio ezberdinak egiten, gogoratzen duzue? Paperarekin, buztinarekin, pinturarekin... 
Ba oraingoan, zuek etxean argiarekin esperimentazio txiki bat egitea proposatzen dizuegu. Ea animatzen zareten!


Dena den, etxean dauzkazuen argiztatze-gailuekin jolasak egin daitezke ezer berririk sortu gabe ere. Animatu zaitezte zuen seme-alaben eskuetan utzi eta esperimentatu dezaten bere kabuz...Pertsianak jeitsi, iluntasuna sortu edota ilunabarra aprobetxatu txokoak argiaren bidez ikusteko.


Ondo pasa!!
  
 💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙
KORRI, SALTO ETA BRINKO!

Kaixo kuadrila!
Badakigu etxean gauza pilo bat egiten zabiltzatela. Oraingoan, gorputza mugitzeko jolas bat proposatzen dizuegu. 
Ikusi, ikusi...


💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙

HIRU TXERRIKUMEAK

Gaurkoan, "Hiru txerrikumeak" ipuina kontatuko dizuegu itzalekin sortutako irudiez lagunduaz...GOZATU!!!!



💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙

FRUITUEN PUZZLEAK

Zuen txikiak etxen dituzten puzzleez aspertuta daude? Ba egin itzazue nahi dituzuen marrazkiak inoprimatuta haien gaitasunetara egokitutako puzzleak etxean.  Gogoan izan, errazegia egiten bazaie, pusketa txikiagotan moztuta zailago egingo zaiela...hona fruituekin egindako adibide bat:



💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙

Kaixo!!
Esku-lan txiki honekin haurrek irudi desberdinak osatzeko aukera izango dute motrizitate fina eta begi-eskuen koordinazioa lantzen duten bitartean. Animatu etxean egitera!!!



💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙


Kaixo lagunak!
Ikusi al zenuten Tximiren ipuina? Zenbat sentimendu dituen, gu denok bezalaxe!
Orain, nahi al duzue zuek sentimendu ezberdinekin jolas bat egin?


Ikusi bideo hau:



💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙

Gaurkoan, Tximi gure lagunak emozioak bereizten lagunduko digu. Prest ipuintxo hau jarraitzeko? Hala bada, klik egin hemen...

 NOLA SENTITZEN ZARA?


  💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙

MASKARAK

Mozorrotzeko prest?

Lehenik eta behin beharrezko materiala prestatuko dugu:
  • Arrautza kaxak
  • Pintzelak
  • Margoak
  • Margoentzako ontzia
  • Guraiziak
  • Sokak

Arrautza kaxak moztu eta maskarari forma eman guraiziak erabiliz.


Jarraian bakoitzak nahi duen moduan margotu. 

 
Maskararen albo bakoitzean zuloa egin eta soka lotu.



Famili giroan mozorrotu, musika jarri eta festara!!!


IZAN ONGI!!!


BESARKADA GOXO BAT GUZTIONTZAT!!!


💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙
KOLOREKIN JOLASEAN

Kaixo lagunak! Zer moduz zabiltzate?
Hona hemen etxean koloreekin jolasteko joku polit bat. Ea gustokoa duzuen!

Koloretazko muxu pila!!!
💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙

PRISMATIKOAK


Prismatiko bereziak egin nahi inguruko altxorrak aurkitzeko??Hona hemen pausuak…


Lehenik eta behin, beharrezko materiala prestatu: 
- Kartoizko tutuak
- Margoak
- Pintzelak
- Margoak jartzeko ontzia
- Kola
- Guraiziak
- Zulagailuak
- Arkatza
- Ezeztekoa
- Soka edo artilea








Tutuak elkarrekin pegatu eta ondo lehortzen utzi.


Margotu norberak nahi duen bezala eta hau ere lehortzen utzi.

 Zuloak egin tutuen alde banatan eta sokak jarri.



Begiratu, begiratu ea largabista, lagunen bat edo altxor bereziren bat aurkitzen duzun… AURRERA!


 💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙

LIBURUAREN EGUNA

GAUR, APIRILAK 23, LIBURUAREN EGUNA DA ETA HORREGATIK IKASTOLAKO LANGILEOK BIDEO BAT OSATU DUGU GURE ETXEETAN ATERATAKO ARGAZKIEKIN. ZUEI GUSTATZEN AL ZAIZUE IRAKURTZEA? MUNDU BERRIAKI EZAGUTZEA? EMOZIOZ BETETAKO ISTORIETAN MURGILTZEA? 

LIBURUAREN EGUNA

HEMENTXE IPUIN PARE BAT  ERE ELKARREKIN GOZATZEKO

HATZEN IPUINA

TXIMELETA BELARRIAK 

 💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙

FORMAK ETA KOLOREAK

Gaurkoan forma eta kolore desberdineko eraikuntza piezekin jolasteko aukera erraza proposatzen dizuegu...


 
💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙

EMOZIOEN JOLASA

Egun korapilatsu hauetan emozioak gora eta behera dabilzkigu ume eta helduok. Oso garrantzitsua da emozioei hitza jartzea eta gure txikiei sentitzen dutenari izena jartzen lagundu behar diegu baliabide desberdinen bitartez. Gaurko proposamenak helburu hori dauka, beraz, animatu egitera eta jolastu zuen txikiekin!!! 

Klik egin jolasaren izenaren gainean





Beste aukera bat baduzue jarraian, aurpegiko atal gehiago gehitzeko aukerekin...


EMOZIOEN JOLASA 2


💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙

Gaurkoan izugarri gustatzen zaigun ipuin bat kontatzera gatozkizue, "Nola dastatu ilargia"...GOZATU EZAZUEEEEE!!!
Klik egin izenaren gainean

NOLA DASTATU ILARGIA 


💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙

TRIKIMAKOAK


Zapata berezien gainean ibili nahi?? Hara hemen trikimakoak!

Lehenik eta behin, beharrezko materiala prestatuko dugu: (Argazkia)

  • Plastikozko 2 ontzi.
  • Soka
  • Margoak.
  • Zulagailua.

     Ontzien alde banatan zuloak egin zulagailua erabiliz eta sokak moztu. Ondoren sokak jarri. 


Ontziak apaindu.

 
Gainean jarri eta trebezia landu gozatzen duzuen bitartean!

IZAN ONGI!!!


BESARKADA GOXO BAT GUZTIONTZAT!!!
 
 💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙

IZENA APAINTZEN


 Egun hauetan jo eta su zabiltzate etxean marrazten, ipuinak ikusten, sukaldatzen, esku-lanak egiten...gaurkoan beste arte-lan bat proposatuko dizuegu...umeen gelako atean umeen izena jartzeko proposamen bat egitea. Hainbestetan zorrozten dituzuen margolen eta arkatzen soberakinekin egin dezakezuen esku-lan bat daukazue jarraian...edozein marrazki koloreztatu dezakezue teknika honekin, baita zuen seme-alaben izena apaindu gero bere gelako atean itsasteko...ikusi nola!!


💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙

BEGIRA BEGIRA UZTAI BIRIBILA


Hankak, gerriak eta besoak berotu hurrengo jolaserako...


Lehenik eta behin beharrezko materiala prestatuko dugu:



  • Kartoizko kutxa bat
  • Neurri ezberdinetako ontziak (uztaiak egiteko)
  • Margoak
  • Guraiziak
  • Arkatza
  • Ezeztekoa
  • Pintzelak
  • Margoak jartzeko ontzia
  • Sukaldeko paperaren tutu bat


Uztaiak marraztu ontzi ezberdinak erabiliz eta ondoren moztu. 


Jarraian guztiak margotu. 



Begira begira uztai biribila, zertarako zertarako denok jolasteko!!!! 


Izan ongi!!!
Besarkada goxo, goxo bat!!!


💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙

ARMIARMA ETA TXIMELETA

Gure hezitzaile batek asmatutako ipuina aurkezten dizuegu jarraian, etxean aurkitutako materialekin sortu ditu bai eszenatokia eta bai personaiak. Animatu zaitezte horrelako zerbait sortzea etxean, umeak liluratuta utziko dituzue!!




💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙

MASAJEA

Gure txikiek egun osoa ematen dute jolasean eta erabateko mugimenduan. Gustura hartzen dituzte laztanak eta hitz goxoak gurasoengandik eta dinamika hauek, ukimenaren bitartez gure arteko harremana eta komunikazioa areagotu dezakete. Aprobetsatu ditzagun horrelako dinamikak haurren afektibitate-loturak, osasuna eta loaldia hobetzeko. Gozatuuuu!!!

https://www.youtube.com/watch?v=sGWM0f7OuQs

💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙
 

ARGI - ITZAL



Egun eguzkitsuak etxean aprobetxatzeko moduak ere badaude. Leiho edo balkoiko gortinak ireki eta utzi eguzki izpiei sartzen, eskuez baliatuz edo beste zenbait materialekin, irudimenari lekua utziko diogu.



Erabil ditzakegun zenbait material:

     Animaliak

     Forma ezberdinetako piezak

     Pieza transluzidoak

    



Mahaia eta atzealdea zuriak edo ahalik eta argienak izatea komeni da. Aukerarik ezean, kartulina zuriak edo folioak erabili ditzakegu.



Itzalekin jolasteaz gain, itzalak marraztu ditzakegu ere, benetan marrazki politak egin ditzakegu...




💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙
 
BOLOAK


Lehenik eta behin beharrezko materiala prestatuko dugu:



-       Komuneko paper-tutuak.

-       Kartoi zati bat.

-       Edalontzi bat.

-       Guraiziak.

-       Kola.

-       Arkatza.

-       Ezeztekoa.

-       Margoak.

-       Gometsak.






Kartoi zatian bi borobil marraztu edal ontziaren laguntzaz. Ondoren, borobilak moztu eta paper-tutu bati alde banata erantsi. 

 

Orain guztia apaindu gometsak eta margoak erabiliz.


 
DENA PREST? Orduan... PIN, PAN, PUN BOLOAK BOTATZERA LAGUN!!!

  
💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙


KOLOREAK IDENTIFIKATU!!!


Gaurkoan beste eskulantxo batekin gatoz!!



MATERIALA:

     6 komoneko paper-tutu

     Margoak

     Koloretako txotxak

     Kola

     Pintzela

     Kartoi zati bat

    Apaingarri gisa izartxoak




Jarraitu beharreko argibideak:



1.   Hasteko, komuneko-tutuak margotuko ditugu pintzel baten laguntzaz. Komuneko-tutu bakoitza kolore batez. Koloreak hautatzeko garaian txotxen berdinak izan behar dute.  Jarraian ondo lehortzen utzi.
 



2.   Behin ondo lehortuta daudenean, paper-tutuak bata bestearekin itsatsi honetarako kola erabiliko dugularik.



3.   Beraien artean ondo itsas daitezen pintza batzuekin helduko ditugu.
 4.   Kartoi zatian ere kola eman eta paper-tutuak bertan jarriko ditugu, oinarri moduan.


5.   Ondo lehortu arte utzi.



6.   Ondoren eta aukeran, apaingarri gisa izartxoak moztu, kolorearen izena jarri eta itsatsi.






7.   Jolasean hasteko prest!!!! Txotxa bakoitza dagokion paper-tutuan sartuko dugu.


💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙

Kaixo lagunok!

Zer moduz dijoaz egun hauek?
Bideo honetan gelan kontatzen dugun eta hainbeste gustatzen zaizuen Toninoren ipuina aurkituko duzue!
Ea zuen gustokoa den! Muxu erraldoi bat!

kukua kukua ipuina hasiko da....




💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙


PINTURAREKIN ESPERIMENTATZEN

Kaixo lagunak!!
Badakigu izugarri gustatzen zaizuela pinturarekin esperimentazioak egitea. Horregatik, hona hemen etxean egiteko proposamen bat:

Zer egin behar dugu? Oso erraza!!
1- Komuneko tutuak bildu.
2- Nahi dituzuen formatan moztu.
3- Pintura jarri ontzi edo plater batean.
4- Azkenik, orri baten gainean, esperimentatzera!



💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙

Ikastolan ehundaka abesti abesten eta dantzatzen ditugu egunero, eta gaurkoan, Edurnek "Astoa ikusi nuen" abestia abestu digu keinuez lagunduta. Ikusi nahi? klikatu abestiaren gainean...

"Astoa ikusi nuen"

Gure ttikiek asko maite duten abestia da,ikusi, ikusi, Maiak eta Lurrek nola jarraitzen duten Edurnek bidalitako bideotxoa...artista parea!!!! Klikatu izenen gainean...

Maia eta Lur

💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙


KOLORE FESTA


Gure gaurko proposamena ondorengo hau da!!!


·       Erabiliko dugun materiala:

o   Plastikozko forroa

o   Folioa

o   Zeloa

o   Kuterra edo artaziak

o   Pintura





·       Nola burutu?

1.    Hasteko, forroak itxita dauzkan bi alde irekiko ditugu artazi edo kuten baten laguntzaz.


2.    Mahai baten gainean edo lurrean forroak itxita duen aldea zeloaz itsatsi.






     3.    Forroa goruntz zabaldu eta folio bat  mahaiaren aldean jarri. 




4. Folioaren gainean pintura jarri. Honetarako pintura puntuen artean distantzia handirik ez utzi. Nahi dituzuen koloreak erabili. Pintura asko ipini ondo nahasi ahal izateko. Bestela indar asko egin behar da.


Zuzenean forroaren gainean pintura jarriaz errazagoa da nahasten. Bi moduetara egin dezakezue. Hala ere pintura asko jartzea gomendatzen da.






5. Forroaren orria itxi eta irekita geratzen diren 3 aldeak zeloaz itsatsi. Zeloak forroa eta mahaia heldu behar ditu.






  Prest!!!!

Hasi koloreak nahasten!!!! Ea nolako arte lana irteten den!!
 
 

    💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙

Kaixo famili!

Gaurkoan, etxeko sukaldean dituzuen gauzatxo batzuk hartu eta saltsan ibiltzeko proposamena egin nahi dizuegu.

Oso gustura ibiliko direla argi daukagu eta gainera, arreta, kontzentrazioa, motrizitate fina eta begi-eskuen arteko koordinazioa landuko dute.

ONTZI-ALDAKETA
Zer behar dugu?

  • Erretilu bat, tamaina ezberdinetako ontziak, tupper-ak, edalontziak, pitxerrak, botilak, iragazki bat, inbutu bat...
  • Goilarak, pintzak, burruntzalia...
  • Ogi birrindua, babarrunak, kus-kusa, pasta ,ura... 


Argazkietan ikusten duzuen bezala, konbinazio ugari egin daitezke. Animatu probatzera! Zuen argazki edo bideoen zain geratzen gara...

Muxu eta besarkada haundi bat denoi!!!
 💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙

SARTU ETA ATERA KOLOREEKIN BATERA

Egun dexente etxean?Lasai lagun kolore pixkat jarriko diogu egunerokoari!!!


Zer behar dugu?

  • Kartoizko kaxa
  • Ontzia
  • Guraiziak
  • Arkatza 
  • Ezeztekoa
  • Errotulagailu iraunkor beltza
  • Pintzela
  • Kolore ezberdinateko margoak
  • Pelota txikiak
  • Txotxak edo neurri ezberdinetako makilak


 Nola egin?

1. Kartoizko kaxan tximeleta bat marraztu arkatzerekin eta ondoren errotulagailu iraunkorrarekin errepasatu. Jarraian zuloak egin pelotak eta makiltxoak sartzeko.



2. Aukeratutako koloreekin tximeletaren hegoak eta txotxak edo makilak margotu. 

 3. Guztia lehortzean… GOZATZERA!



IZAN ONGI!!!
BESARKADA GOXO BAT GUZTIONTZAT!!!


 💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙


FORMA ETA KOLOREEKIN JOLASEAN

Kaixo kuadrila!
Forma eta kolore ezberdinekin jolasteko proposamen batekin gatoz, ea gustokoa duzuen!

Zer behar dugu?
Orri txuriak, errutulagailu edo margoak, guraiziak, kola edo belkroa eta zeloa
 Nola egin?
1. Orri bakoitza forma ezberdin batean moztu eta ertzak kolore batekin margotu

 2. Forma eta kolore ezberdinetako paperak moztu


 3. Azkenik, itsatsi paretean forma handiko orriak eta, JOLASTERA! 
   Bi aukera daude jolasteko:
  • Kolorea eta forma berdinekoak multzokatuz

  •  Formak mantendu, koloreak nahastuz

Ongi ongi pasa lagunak!
Muxu erraldoi bat!!

 💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙💙

ZER DA KORONABIRUSA? IPUIN HONEN BITARTEZ, KOLORETAKO MUNSTROEK BIRUS ARRARO HONEKSORTUTAKO EGOERA BEREZI HAU HOBETO ULERTZEN LAGUNDUKO DIGUTE.

EA GUSTATZEN ZAIZUEN!




Comentarios

Entradas populares